LEGE OHARRA
- Informazio eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuen Legearen (LSSICE) 10. artikuluan xedatutakoa betez honako informazio hau jasotzen da: www.eibarkoegoitza.eus domeinuaren izena duen webgunea Eibarko Egoitza Zentruarena da, S4833001C IFK eta helbide soziala Otaola Hiribidea 29, 20600 Eibar, Gipuzkoa Euskal Herria. www.eibarkoegoitza.eus webgunea Eibarko Egoitza Zentruak garatu du.
- www.eibarkoegoitza.eus webguneak, bere eginkizuna betetzeko, eduki testualak, grafikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak, informatikoak eta teknikoak banatzen ditu, eta eduki horien copyright-a Eibarko Egoitza Zentruari dagokio, zeinaren erabilera erabilera-baldintza hauetan jabetza intelektualeko eskubideei buruz zehazten diren klausulen mende baitago. Eduki horietara sartzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela erabilera-baldintza horietan jabetza intelektualari, erantzukizunari eta datu pertsonalen babesari buruz adierazten diren baldintzak.
JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK
- www.eibarkoegoitza.eus webguneko edukiak obra intelektualtzat hartzen dira, eta Jabetza Intelektualari buruzko Espainiako eta Europako Legeak babesten ditu. Copyright-aren titularrak aukera ematen du edukiak honako baldintza hauen arabera erabiltzeko:
- Erabiltzaileak baimena du ataria osatzen duten edukiak erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean komunikatzeko eta eraldatzeko; zehazki, eskubidea du, gune honetako edukietatik abiatuta, obra eratorriak eta obra konposatu eta independenteak sortzeko.
- Baimenak indarraldi iraunkorra du (jabetza intelektualeko eskubideek irauten duten bitartean), munduko lurralde-eremua, doakoa da, eta modu ez-esklusiboan ematen da.
- Erabiltzaileak edukiak berrerabili eta banatu ahal izango ditu, betiere jatorrizko egileari eta eduki horiek zer iturritatik eskuratu dituen aipatzen badu.
- Erabiltzaileak obra eratorriak eta konposatuak sortu ahal izango ditu, betiere jatorrizko egileari eta eduki horiek zein iturritatik eskuratu dituen aipatzen badu.
- Lizentzia honen baldintzak aldatzeko, edukien titularrari idatzizko baimena eskatu behar zaio.
- Indarrean dagoen jabetza intelektualaren legean jasotako egile-eskubideei mugak aplikatzen zaizkie.
- Prestakuntza-atarian sartzen diren eduki jakin batzuei aplikatu beharreko legezko zehaztapenak hartuko dira kontuan, hala nola ikus-entzunezko lanei, ordenagailu-programei eta datu-baseei aplikatu beharrekoak.
- Baimena amaitutzat joko da baimen honen baldintzaren bat betetzen ez denean; klausularen bat baliogabetzat edo deuseztagarritzat jotzen bada, ez die eragingo baliozkotzat jotzen diren gainerako baldintzei; baldintza horiek aldatzen badira, aldaketa horrek ez die eragingo aldaketa egin aurretik emandako baimenei, eta indarrean jarraituko dute titularraren eta erabiltzailearen artean idatzizko itunik egin ezean.
- Aurreko paragrafoaren salbuespen gisa, enpresa iragarleen izen komertzialak, markak eta logotipoak titularrenak izango dira prestakuntza-atarian, non jabetza industrialeko eskubideak haientzat gordeko diren. Zeinu bereizgarri horiek erabiltzeko, jabetza industrialeko eskubideen titularrari idatzizko baimena eskatu beharko zaio beti.
- www.eibarkoegoitza.eus webgunera estekak jartzeko baldintzak. Www.eibarkoegoitza.eus prestakuntza-atariarekin hipertestuak ezarri nahi dituzten zerbitzu-emaileek helbide elektroniko honetan eskatu ahal izango dituzte: idazkaritza@eibarkoegoitza.eus. SSICEren 17.1. artikuluaren arabera, titularrak ezabatu edo baliogabetu egin ditzake edukien edo bilaketa-tresnen estekak, baldin eta haien jarduera edo informazioa legez kontrakoa bada edo kalte egiten badie kalte-ordaina jaso dezaketenen hirugarrenen ondasun edo eskubideei.
ERANTZUKIZUNA
- Eibarko Egoitza Zentrua webgunearen titularrak ez du bere gain hartzen erabiltzaileek jabetza intelektualari buruzko legeriak babestutako elementuei egin diezaieketen erabilera bidegabearen edo balizko arau-hausteen erantzukizuna, ez eta gai horri buruz zehaztutako erabilera-baldintzak urratzearen erantzukizuna ere.
- Eibarko Egoitza Zentruak www.eibarkoegoitza.eus atariko hezkuntza-edukien eta informazioaren gaurkotasuna eta zehaztasuna zainduko ditu, betiere informazio orokorra bada, eta ez pertsona edo erakunde edo organismo ofizialei buruzko inguruabar espezifikoei buruzkoa. Edukien egileek emandako iritzien kasuan, Eibarko Egoitza Zentruak ez du erantzukizunik onartzen, ez baitu erantzuten ez bere egiazkotasunagatik, ez bere osotasunagatik, webgunearen arduradun den aldetik.
- Eibarko Egoitza Zentruak ez ditu bere gain hartzen uneren batean gerta daitezkeen errore teknikoak webguneko zerbitzuen sarbideari, funtzionamenduari eta eraginkortasunari dagokienez. Ez eta ustekabeko edo ezinbesteko arrazoi teknikoengatik zerbitzu horiek eteteari dagokienean ere.
APLIKATU BEHARREKO LEGEA
Erabilera-baldintza horiek indarrean dagoen Espainiako legeriaren arabera idatzi dira, zehazki, 2002ko uztailaren 11ko Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legea, Espainiako arau zibilen eta merkataritza-arauen, datu pertsonalak babesteko araudiaren eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesaren arabera.
INFORMAZIOAREN PRIBATUTASUNA ETA TRATAMENDUA
- Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, DBLO gisa laburtua, Espainiako lege organiko bat da, eta pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamenduari, askatasun publikoei eta oinarrizko eskubideei dagokienez, bermatzea eta babestea du helburu, batez ere ohoreari, intimitateari eta norberaren eta familiaren pribatutasunari dagokienez.
- Eibarko Egoitza Zentrua, zentro publikoa denez, informazio-fitxategien titulartasuna administrazio publikoarena da. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarena.
- Interesdunak emandako datuak kasuan kasuko prozeduran edo jarduketan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
- Datu horiek ez dira inola ere tratatuko, ez eta hirugarrenei lagako ere, tartean denaren baimen argiarekin ez bada, edo Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan aurreikusitako kasuetan ez bada (1999ko abenduaren 14ko BOE, 298. zk.).
- Aipatutako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, datuen lagatzaileak edozein unetan baliatu ahal izango ditu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak, araudiaren bidez zehazten den moduan.
- www.eibarkoegoitza.eus webguneak “cookie-ak” erabil ditzake erabiltzaileek haren orriak bisitatzen dituztenean, nabigatzailea, nabigatzeko aukeratutako hizkuntza eta erabiltzaileak konfiguratu ditzakeen beste elementu batzuk ezagutzeko. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du, cookie-ak jaso dituela jakinarazteko eta, hala badagokio, disko gogorrean instalatzea eragozteko. Mesedez, kontsultatu nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburuak informazio gehiago eskuratzeko.
INFORMAZIO GEHIAGO
Informazio gehiago eskatu nahi izanez gero, idazkaritza@eibarkoegoitza.eus helbide elektronikora, 943 89 92 11 telefonora edo Eibarko Egoitza Zentrua, Otaola Hiribidea 29, 20600 Eibar, Gipuzkoa Euskal Herria helbidera jo dezakezue.