PREZIO ETA MATRIKULAZIOA

MATRIKULAZIO EPEA: UZTAILAREN 1ETIK 19RA (ohiko deialdia)

Ordutegia: 9:00-13:00 (egoitzako idazkaritzan)


Ikasle berriek entregatu beharreko dokumentazioa: 

Matrikulan erantsi beharreko agiriak:

Ikasle beteranoek entregatu beharreko dokumentzioa: 

Matrikulan erantsi beharreko agiriak:

** OHARRA: gelak aukeratzeko orduan, ikasle beteranoek izango dute lehentasuna.

LOGELEN PREZIOAK

*PO: Pentsio osoa  / *GB: Gosaria bakarrik

ORDAINKETA

Fakturak urtarrilean bidaltzen dira. Ordainketa gehienez 3 zatitan egin daiteke, baina zenbateko osoa maiatzaren 31 baino lehen ordaindu beharko da.

NAHITAEZ BETE BEHARREKO ARAUAK

Baremoa, plazak baino eskaera gehiago daudenean (220 plaza daude)

Plazak esleitzeko orduan, otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuan ezarritako baremoa hartuko da kontuan. Dekretu horrej EIbarko Egoitza Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren egitura eta antolaketa administratiboa ezartzen dituen 164/2002 Dekretua aldatzen du .

“20.2. artikulua-Eskaera lehenbizikoz egin duten pertsonak onartzeko, berriz eskabide guztiei erantzuteko adina egoitza-plana daudenean Dekretu honen 18.artikuluan xedatutako baldintza betetzen duten guztiak onartuko dira. Eskabideak egoitza-plazak baino gehiago direnean. Lehenik eta behin, plaza bana esleituko zaie terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 ko Dekretuaren 28.2 arikuluan zehaztutako kasuetan dauden pertsonei. Gainerako plazak esleitzeko dekretu honen Eranskinean zehaztutako baremoa aplikatuko da eta hortik ateratako arabera esleituko dira plazak. Honako hauek izango dira baremoaren irizpideak:

A)  Familia-unitatearen urteko errenta.

B) Etxebizitzaren urruntasuna.

C) Zentroan egoitza duten anai-arrebak izatea.

D) Familia ugariko kide izatea.

E) Ezgaitasuna.

Berdinketarik gertatuko balitz, aurreko atal bakoitzean lotutako puntuazio handiena aintzat hartuta eta atal horiek adierazita dauden ordenari jarraituz ebatziko da plazak(k) nori esleitu.

Berdinketak iranungo balu, Eibarko Zentroko zuzenadriak zozketa publikoa egingo du kontua ebazteko, eta emaitza zentro bereko idazkariak ziurtatuko du. Onartzeko prozesua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak diseinatutako prozedura informatizatu baten b bidez egiten bada, zozketa publikoaren ordez dagokion informatika-aplikazioak berak ausazko prozedura erabiliko da. “