INFORMAZIO OROKORRA

Egoitza zentroa Urkiolako eta Gorbeiako bi eraikinek osatzen dute 220 plaza eskaintzen ditugu.
Banakako zein binakako gelak daude bainugelarekin edo bainugela partekatuarekin. Banakako logelak Gorbeia eraikinean daude.

URKIOLA

Urkiolan gela bikoitzak dauzkagu, gelan bertan bainugelarekin.

GORBEIA

Gorbeian banakako eta binakako gelak daude (bainugela eta dutxa partekatua solairuan). 20 pertsona dira solairu bakoitzeko.

ZERBITZUAK

  • Interneterako sarbidea wifi eta kable bidez.
  • Oheko arropa dago (izarak, edredoia eta mantak). Eskuoihalak ekarri egin behar dira.
  • Asteazkenetan izarak aldatzen dira arratsaldeko hiruetan (ikasleek eramaten dizute eta garbiak jasotzen dituzte)
  • Arropa pertsonala ere eraman dezakete garbitegira; horretarako, zenbakidun poltsa bat eskatzen dute eta zenbaki horrekin markatzen dituzte arropak, astelehenean lehen orduan eramaten dira eta asteazkenean jasotzen dira izarak aldatzean. Zerbitzu hau Jaizkibel eraikinean dago kokatuta, informazio gehiago hemen .
  • Garbitegiaz gain: Gorbeia eraikinean garbigailua eta lehorgailua daude / Urkiola eraikinean garbigailua eta lehorgailua daude (50 zentimo ordaintzen dira lehorgailuagatik)
  • Garbiketako langileak egunero pasatzen dira logelatik eta astean behin garbiketa sakonago egiten dute.
  • Bazkari eta afari boltsak: Jantokiko txandatera justifikatutako arrazoi batengatik (lana, entrenamendua…) heltzen ez zaretenean bazkari edo afari poltsa hotza eskatzeko aukera duzue, baina hau ordutegi baten barruan eskatu behar da.
    Informazio guztia hemen
  • Zentroak sukaldeak, ikasgelak, gimnasioa, kiroldegia, bizikletak, jolasgela, parkina, jangela eta telebista ere baditu.
    Ikusi gure instalazioak

EGOITZAKO SARRERA IRTEERAK ORDUTEGIA ASTEBURUTAN

  • Irteerak ostiralak: 20:00ak baino lehen
  • Sarrerak igandean: 16:00tatik aurrera
  • Zerbitzu eta instalazio desberdinen ordutegiak ikusteko klikatu hemen.