INFORMAZIO OROKORRA

Egoitza zentroa Urkiolako eta Gorbeako bi eraikinek osatzen dute 220 plaza eskaintzen ditugu.
Banakako zein binakako gelak daude bainugelarekin edo bainugela partekatuarekin. Banakako logelak Gorbea eraikinean daude.

URKIOLA

Urkiolan gela bikoitzak dauzkagu, gelan bertan bainugelarekin.

GORBEA

Gorbean banakako eta binakako gelak daude (bainugela eta dutxa partekatua solairuan). 20 pertsona dira solairu bakoitzeko.

ZERBITZUAK

  • Interneterako sarbidea wifi eta kable bidez.
  • Oheko arropa dago (izarak, edredoia eta mantak). Eskuoihalak ekarri egin behar dira.
  • Asteazkenetan izarak aldatzen dira arratsaldeko 15:00etan (ikasleek eraman eta garbiak jasotzen dituzte)
  • Arropa pertsonala ere eraman dezakete ikuztegira; horretarako, zenbakidun poltsa bat eskatzen dute eta zenbaki horrekin markatzen dituzte arropak. Astelehenean lehen orduan eramaten dira eta asteazkenean jasotzen dira izarak aldatzean. Zerbitzu hau Jaizkibel eraikinean dago kokatuta, informazio gehiago hemen .
  • Ikuztegiaz gain: Gorbea eta Urkiola eraikinetan garbigailuak eta lehorgailuak daude (50 zentimo ordaintzen dira lehorgailuagatik)
  • Garbiketako langileak egunero pasatzen dira logelatik. 
  • Bazkari eta afari boltsak: Jantokiko txandetara justifikatutako arrazoi batengatik (lana, entrenamendua…) heltzen ez zaretenean bazkari edo afari poltsa hotza eskatzeko aukera duzue, baina hau ordutegi baten barruan eskatu behar da. Zerbitzu hau jantokiko langileen oinarrizko baldintzak betetzen direnean eskainiko da. 
    Informazio guztia hemen
  • Zentroak sukaldeak, ikasgelak, gimnasioa, kiroldegia, bizikletak, jolasgela, parkina, jangela eta telebista ere baditu.
    Ikusi gure instalazioak

EGOITZAKO SARRERA IRTEERAK ORDUTEGIA ASTEBURUTAN

  • Irteerak ostiraletan: 20:00ak baino lehen
  • Sarrerak igandeetan: 16:00tatik aurrera
  • Zerbitzu eta instalazio desberdinen ordutegiak ikusteko klikatu hemen.