Bazkari eta afari poltsak
Jantokiko txandetara justifikatutako arrazoi batengatik (lana, entrenamendua…) heltzen ez zaretenean bazkari edo afari poltsa hotza eskatzeko aukera duzue, baina hau ordutegi baten barruan eskatu behar da:
- ASTE BARRUAN EZINGO DA ESKATU EZTA MOLDAKETARIK EGIN (aste horretarako, hurrengorako bai)
- Astelehenetan 11.00ak baino lehen aste osoko poltsen zerrenda pasako dugu jantokira.
- Arrazoi batengatik poltsa ez baduzue behar, aurreko eguneko goizeko 11.00ak baino lehen abisatu beharko diozue Tutoreari edo Zuzendariari mail bidez (bitan justifikatu gabe jasotzen ez duenak, hilabetez berriro eskatzeko eskubidea galduko du).
* Zerbitzu hau jantokiko langileen oinarrizko baldintzak betetzen direnean eskainiko da.